XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina niri berdin zait, nahi dutena pentsa dezatela, nik gogoak ematen didana egingo dut eta.

Besterik ez nuen behar! Okerrago berentzat arrazoizkoago izan nahi ez badute!

Hala eta guztiz ere, arraroa deritzot Robertorekin ez jolas egin nahi izateari.

Beti hain garbi eta txukun ibiltzen da, non ile bate ere mugitzen ez zaion bere lekutik.

Sekula ez diozue mantxarik ikusiko praketan. Agian horregatik ez ote du jolas egin nahi, arropak ez zikintzearren?

Bere buruak egiten dit grazia.

Begiratzen diodan bakoitzean meloi pepinokara bat gogorarazten dit.

Handia handirik bada! Baina ez naiz batere harritzen, zeren dakien guztia ezin baitaiteke sar buru normal eta arrunt batean.

Oraingoz gorantz handitu zaio, baina nola ezin zaion gehiago luzatu, beharbada zabaldu egingo zaio eta orduan ikusiko dugu ea non aurkitzen dituen kamisetak burutik behera sartzeko moduko zuloarekin.

Gainera, hain argala delarik, oraindik buruandiago ageri da.

Eta oinekin ere ez da labur geratzen.

A ze ointzarrak, gutxienez berrogeita hamabost bat erabili behar! Baliteke, ideia guztiak buruan sartzen ez eta zaharrenak oinetan gorde behar dituelako izatea.

Aldiz, nik tripa daukat handiena.